
Angeluko kabalkada hasten da
Abiarazteko lehen bilkura : irailaren 12an, ostiralan
Angeluarrak taldeak 60 urte beteko ditu 2026an.
Hori dela eta, elkarteak urtebetetze urte hau elkarteekin, biztanleekin, Angeluko eskolekin partekatu nahi izan du, kabalkada baten igotzea proposatuz.
Angeluko Ikasleak manifestaldi horren berri eman nahi du eta bere jarraitzaileak parte hartzera bultzatu. Parte hartzeko erabakia gutako bakoitzarena da, ez da Angeluko Ikasleen engaiamendu bat izanen.
Izen emaiteak itxiak dira.
Angeluko Kabalkada abiatze bilkura irailaren 12an iraganen da, ostirala, 19:00etan, Angelun, izen emaite dutenentzat. Leku zehatza geroago jakinaraziko da.
Topaketa hau antolatzaileentzat izanen da, 2026an, kabalkadaren proiektua xehetasun gehiagoz aurkezteko, bere antolaketa, funtsezko urratsak azaltzeko eta galdera guziei erantzuteko.
Lehen entseguak hurrengo astean hasiko dira.
Kabalkada aipatu duzu?
Herri ikusgarri handi bat da, herri oso bat biltzen duena dantzaren, antzerkiaren, musikaren bidez… Bere egitura eta muntaketa kodifikatuak dira eta hobeki ulertzen laguntzeko, Angeluko Kabalkadaren webgunean argibide orri bat eta dokumentuak eskuragarri dira : https://anka.eus
Kabalkada une berezia da komunitate baten bizitzan, eta inbertsioa eskatzen du jokoan dagoen mailan. Horrek urte bateko prestaketa, errepikapen, idazkera eta abar ekarriko ditu, eta bakoitzaren engaiamenduak osoa eta erregularra izan behar du.
Informazioak : https://anka.eus