Abesbatza

Kantu tailera sortu zen euskaraz trebatzeko : euskarazko kantuak beizik ditugu ikasten. Gure elkarretaratze ta ateraldietan kantuz plazer gehiako hartzen dugu hola, baita ere elkartetik kanpo antolatuak diren ekitaldietan.

 

Gure helburua ez da taula gainean agertzea, edo zinez ohiz kanpo.
Lau bozetako neska-mutilezko korala gira.

 

Ostiraletan dira errepikak, gaueko 6ak30-tik 8ak-etara, « Ecuries de Baroja » delakoan, « Babiéca » gelan, Angelun.


Maite DUBOUE-DAGUERRE da koro zuzendaria.

 

Ikusiz ze arrakasta duen tailer hunek, bortxatuak gira izen emate berriak euskara ikasten ari direnentzat beizik atxikitzea, tokien arabera.

Abeslari berrieri hastapenean galdegina zaie gure koro zuzendriaren antzinean kantu ariketa bat egitea.

Erran gabe doa antzineko urtetan ari diren kantariek begiratzen dutela tokia nahi izanez gero.

2024-2025 urtearentzat

  • Sartze bilkura : 2024ko Irailaren 14an, TIVOLIn, goizeko 10etatik – 13arat.
  • Errepiken hasiera : 2024ko Irailaren 27an. 18.30etan, Ecuries de Baroja
  • Erregen bixkotxa : 2 025ko urtarrila 17an, 18.30 etan, Tivoli zentroan.
  • Urte undarreko pesta : 2 025ko ekainaren 15an, igandea. Tivoli zentroan.

Urte sariak

  • Elkartearen kide izate : 25€
  • Kantu tailera : 55€

Vous avez une question ?