Euskarazko klaseak

ProgramA

Bostgarren maila

Mailaren 5. helburuak

( CECR Erreferentzia oinarri, B1 maila lortzeko lehen urratsa)

 

Helburuak

 

  • Hizkuntza argi ta garbi denean egoera ezagunetan gehiena ulertzea
  • Ibilaldi ta bidaiatzeko egoeretan euskaraz hitz egitea
  • Eguneroko gaietan, testu sinpleak idaztea
  • Erranaldiak modu sinplea erabiliz , gertakari bat kondatzea, esperientzi bat, esperantza edo helburua, iritzi ta esplikazioak emanez.

 

Ahozko ekoizpena

 

  • Gai ezagunetan lokuzio ta erranaldi batzuk erabiltzea, hiztegiko hitz soil batzuekin.
  • Aitzinetik ikus ziteken egoeretan, erreplika aski zuzenak erabiltzea usu ikusten diren egiturak ta eskemak erabiliz.
  • Modu ulergarrian hitz egitea, hitzak ta esaldiak bilatuz ta pausak eginez.
  • Buruz buruko solasetan ta lagunarteko gai horietan, elkarrizketa sinplea atxikitzeko ahalbidea izan.

 

Osoki euskaraz antolatuak diren

 

  • Bideo laburrak ikusi, entzumena landu ta elkarrizketatu gai horien inguruan.
  • Bere baitarik hitza hartu gai libreetan.
  • Joko kolektiboak ( gizarte joko, kluedo …etabar) ta egiteko gisan ezarri.
  • Gramatika
    • Menperatzen ez diren punduak berrikusi ta landu.
    • Baldintzazko aditza hurbildu ( erreala)

Aktualitateari ta euskal kulturari areta berezia ekartzen zaio urtean zehar.

 

IKASBIDE metodoa erabiltzen da aktualitateko idatzi ta audioekin batera.

Kurtsoak  28 astez irauten dute.

  •