Mintza Praktika

Ikastea ez baita aski, hitz hartzea ta eztabadatzea dira helburu, deneri idekia den solasaldi momentu bat segurtatu dugu.

Denek parte har dezake mintzaleku huntan, maila guzietako kide ta ikasle, asteazkenetan, arratsaldeko 6etatik 8etara.

 

Hilabetean behin, eztabaida gune hau Tivoliko geletik kanpo gertatzen da. Orduan, pertsona euskaldun batek bere erakundean errezibitzen gaitu, bere lanbidea, jarduera… hogei bat minutuz guri aurkeztuz. Jakina, galderak egin eta harekin trukatu dezagu, eta gero gure artean hitz egiten jarraitzen dugu.

Horrela, Txirrind’Olarat joan ginen, Baionako txirrindola tailera, 2024ko urrian eta 2025ko azaroan; Atalante zinemak errezibitu gaituzte, 2024ko azaroan eta Angeluko Montbrun-ko zakurren klubean izanen gara, abenduan. 2025ko otsailan, Baionako Otsokop supermerkatu kooperatibo eta parte hartzailera joan ginen; berriz joan gara 2026ko martxoan, hegoaldeko arnoen dastatzea ; 2025ko martxoan, Kupela-k, Euskal sagardo ekaizlea, hartu gaituzte, eta azkenean, mintza praktika bat dugu Jakinolako ikasleekin maiatzean, Baionan ere bai.

2025ko urrian, zirko eskola Oreka Zirkoa errezebitu gaitu, Baionan.

2026ko urtarrilan,  Trinquet Moderne-n joan gara, Baionan ere bai.

 

2023ko irailetik aitzina, mintza praktika Emmanuel TORREk kudeatzen du, ta artetan ere kiden arteko mintzaleku libre izaten da , euskaraz bakarrik hitz eginez.

Kidetza kostuaren barne da.

Vous avez une question ?