Gure historia

1971ko Martxoan. – Angelun – Beñat MENDISCO Jaunak uzten du herriko kontseilua Erramun Lasquibar han sartzen delarik.

Biek erabakitzen dute Eskual aremanak Angelun antolatzea.

Talde bat elgarratzen da eskual etxaldeekin ( parrokiek errendatuak) hitz hartzen du eta mugimendua abiatzen da.

Sei urte denboran, administratiko egiterik gabe, aure-konturik gabe, bainan gogo eta bihotz berro-berroak, emazte eta gizonak talde azkar batean bildurik, sortarazten dituzte : eskuarazko kurtsoak. Hastapenean, urririk,Beñat Mendiscok mail guziak
emaiten ditu.(1a, gero 1ª ta 2a, gero 1,2 eta 3a). Antolatzen dituzte ere bai : bestak (Trinitateko plazan), Kantaldiak (Parthayre gelan: Maïte Idirin, Etxamendi eta Larralde,Peio eta Pantxoa, Guk Taldea..), Mintzaldiak (Jean Haritschelar jauna lehena, gero Eugène Goyhenèche jauna, Lafitte Kalonjea, Iribarne Jauna…), Mus xapelketak, eta mezak San Leoneko elizan,..eta
mezatik landa, herriko bestako gelan: krakadak mahain aberats baten inguruan.

“ANGELUKO ESKUALDUNAK” Taldeak hartzen du izen hori.Beharrezko sosak aise biltzen dira kapelu batez jende erdian bilkurretan itzularraziz.

Lastera- lastera erakasleen talde bat Mendisco Jauna laguntzen du. ” Association Pour la Formation Permanente “rekin (Angeluko erdaldun izkuntzeen erakasleko elkartea) zonbeit ilabetez lan egin eta “ANGELUKO IKASLEAK ” elkartea sortzen da, arras askatua, bere legezko estatutuekin.

Eritasunarengatik MENDISCO Jaunak, lehenbiziko lehendakari- eraikitzailea, bere lana ttipitu behar du eta gero utzi. Anartean
ETCHETO Jaunak ( haren ikasleetarik batek) hartzen du lehendakariko karga….. utziko duela lanarengatik Erramun
Lasquibari 2001a -artio.

Gure elkartia bizi da,poliki,poliki, eskuara ikasaraztean 50 ikasleentzat gutti gora behera.

2001An Marc LARRAMENDY Jauna lehendakari hautatua da, bi urteentzat. Berriz pizten ditu talde guziaren indarrak,
ezagutarazten ditu lan eginaren dohainak, eta laster 143 ikasle ditugu, erakasle multxo batekin. Bai eta ere berriz pizten dira
mendigoizaleko ibilaldiak.

2003an Pierre MESTROT jaunari uzten du lehendakariaren aulkia. Jadanik gure elkartasuna ongi sailkatua da. Bi urtez buruan Pierre MESTROTek ximenki sailkatzen du gure lana : erakaskuntzaren dohaina, erakasleen ofizioa, irakasbide erabili, erakasbideko jarraikitzea, bakotxaren gizarteko eta lansariko neurria, xahupideen mugak, eta nahiz lan ainitz egiten duen… ainitz emaiten du bertzeeri. 2005Ko irailaren 14an uzten du Jean-François HARRIET Jaunari, gure gazte lehendakari berriari
elkartasun bat bizi bizia, Alain ARBOUETek gune huntan aurkespen duela ahal bezain ontsa.

2018an Paul DELASSUS bilakatzen da gure Lehendakari berria, eta Olivier MESNARD lehendakari orde.
Biak jarraikitzen dira gure elkartea suharki biziaraztea.

2020an Robert Bidart bilakatzen da gure Lehendakari berria, eta Annie SAFFROY lehendakari orde.
Covid garai zail samarra izan arren, elkartea garatzen ari da. 2020-21ean, online baliabide plataforma bat plantan ezarria da, lehenik kurtso ezaren arintzeko, eta gero berriz Tivoli zentrora itzul gaitezkeenean, kurtsoen osagarri gisa. 2022 hastapenean, Antzerki tailer bat probatua da, eta hurrengo urtean iraunen du. 2022/23an, elkarteak 200 afiliatu baino gehiago ditu, eta horietatik 172k ikastaroetan izena emana dute.

Urte
Lehendakari
Lehendakari orde
2023-202'
Robert Bidart
Adeline DERREY VOISIN
2021-2023
Robert Bidart
Annie SAFFROY
2020
Paul DELASSUS (2020ko ekainaren 10a arte)
Robert BIDART (2020ko ekainaren 10etik aurrera)
2018-2019
Paul DELASSUS
Olivier MESNARD
2005-2017
Jean François HARRIET
Alain ARBOUET
2003-2004
Pierre MESTROT
Alain ARBOUET
2001-2002
Marc LARRAMENDY
1981-2000
Raymond LASQUIBAR
1979-1980
Daniel ETCHETO
1977-1978
Bernard MENDISCO