Ateraldiak

Egun bateko ateraldia antolatzen dugu urtero Euskal Herriko toki batean, gehienetan hegoaldean.
Goizean goizik autobusez abiatzen gira gure helmugara heltzeko. Goizean bisita gidatu bat edo bi egiten ditugu, jatetxe batean bazkaltzen kantu batzuekin giroa alaituz. Azken bisita bat egiten dugu Angelura etxeratu antzin egun apalean .
Euskaraz egiten dira bisitak, frantsesezko itzulpenarekin.


Adibidez, 2 022. urtean Legazpira joan ginen, burdinezko haranera badabil den ola batetara. 2 023.urtean, Zumaiara joan gira, « flysh » ezagutzeko bereziki, eta Zestoako Ekain harpe zilora.

Gure taldekidei ta haien senar emazteri lehentasuna ematen zaie egun hortarako, tokia gelditzen denean lagunei idekitzen da.

Aurten, Gernikarat joan gara, apilaren 13an : programa.

 

Gure kideri proposatzen diegu ere, berrien arabera, gertakari batzuetan parte hartzea elkarteak antolatzen duen egun hortik kanpo .
Ibilaldien gisan, ateraldi horiek pribatu heinekoak dira. Tokiraino autokidetzan ibiltzen gira, ostatuan bazkaltzen ta libroki ekitaldean parte hartzen dugu (antolaketa berezirik gabe). Parada guzi horiek baliatzen ditugu euskaraz hitz egiteko, gure ahalbiden arabera.


2 023. eta 2024ko urtarrilan, Ituren eta Zubietako ihauterietara joan ginen. 2023ko apirilan, Mauleko Xiberuko maskaradetan ibili gira..

Gure kidei eskainiak dira ateraldi horiek baita famili ta lagunei.

 

2024. urtearen hastapenetik, euskarazko kultur bisitak proposatzen ditugu : euskal museora joan gara, behin erakusketa iraunkorrera bisita gidatua egitera, behin Pierre Loti erakusketara. 2024an Chillidaren 100. urteurrenaren inguruan antolatutako ekitaldien baitan, “Universo Maeght” erakusketa ikusi dugu Chillida Lekun. Ekainean, Zigor Didam-ek errezibitu gintuen, “Bizi malda” erakusketagatik.

 

2024rako, betiere Chillidaren 100. urteurrenaren baitan, Getariara joateko asmoa dugu, Balenciaga museora, “Forma tolestu” erakusketa ikustera.

Gure egunaren osagarri, Gernikara itzultzea proposatuko dugu, Gernikako azoka bisitatzeko eta Omako basoa esploratzeko.

Azkenik, Euskal Museora itzuliko gara, museoaren 100. urteurreneko erakusketa bisitatzeko.

Galdeara bat baduzue ?