Euskarazko klaseak

Angeluko Ikasleak kurtsoak eskaintzen ditu ikasturtearen erritmoan, bi ordu astero, Iraila erditsutik ekaina hasierara. Klaseak arratsetan dira gehienetan, 6etatik 8etara. Batzu goizetan ere emanak dira, 9ak eta laurdenetatik 11ak eta laurdenetara, larunbatetan 10etatik eguerditara, edo ostiraletan, arratsaldeko 4etatik 6etara.

6 maila proposatzen ditugu, hasten direnentzat ( lehen maila) hiztunetara ( 6. maila). 18 talde ditugu orotara, maila guziak nahasirik.
Lehen mailan, 15 ikasletan mugatzen ditugu taldeak, bestetan 12tan.

 

(2024/25 kurtsoen ordutegia orrialdearen beherealdean)

Mailak

Kurtsoen ibilbideak hiru zati ditu

      1. eta 2. mailak : lehen oinarrien jabekuntza

      3. eta 4. mailak : oinarrien sakontzea

      5. eta 6. mailak : hizkuntzaren praktikan sakontzea

       BBUB : 2022ko sartzeaz geroztik, ahozko praktika kurtso berezi bat ezarri dugu, mintzatzeko zailtasunak dituztenendako.

BBUB = Bere Burua Uretarat Bota !

 

Bakarka metodoa (Elkar argitaletxea) erabiltzen dugu 1-5 mailetarako.

*HEEEB = Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan.

Lehen oinarrien jabekuntza
Helburua : *HEEMBko A1 maila
3
Oinarrien sakontzea
Helburua : *HEEMBko A2 maila
5-rouge
Hizkuntzaren praktikan sakontzea
Helburua : *HEEMBko B1 maila
"Bere Burua Uretarat Bota", hitza hobeki hartzeko

Solas Jokoak

Gure ikasle guziek, klaseetarik aparte, “Solas jokoak” deitu tailer bat ukan dute, urtean 2-3 aldiz, asteazkenetan. Rol joko horiei esker, egun guztietako bizitzako eszena oso praktikoak antzeztzen dituzte, eta,horrela, egunero erabiltzen diren hiztegi eta erran-moldeak bereganatuko dituzte. “Solas jokoak” Pantxoa Etchegoin-ek animatuko ditu. Honek gure antzerki tailerrak ere kudeatzen ditu

Angeluko Ikasleak taldearen plataforma

« Covid »pandemi garaian ez baitzen geletara heltzen ahal, plataforma bat antolatu dugu elkartzeko gisan ikaslen laguntzeko begiratu duguna.

Gunean konektatuz geroz, bakoitzak nahi duenean erabiltzen ahal du, formatzailek grabatu duten audio, bideo ta ariketak eginez. Tresna horiek ezin dituzte Tivoliko kurtxoak ordezkatu.
Plataforma idekirik dago oporraldietan, ondoko ikasturteraino.

 

Tivoli zentroa ezin balitz erabili osasun arrazoinen gatik adibidez, kurtso guziak plataforman izanen dira osoki.

Izen emateko moldeak

« On line » egiten dira lehen izen emate guziak, Uztaila hastapenean webgune huntako harreran linean emana den eskaera orrian. Baina behin betikoa bilakatuko da bakarrik sartzean antolatua den bilkuran ordainsaria eskuratzean. Aurtengo, 2 024. Irailaren 14an izango da.

 

Taldeak osatuko dira aurre-inkripzioneak eskuratu arau. Betea izango denean, zerrenda bat eginen da ta tokiak libratzen badira, jin arau, harremanetan jarriko gira jendekin .
Eskaera orriarekin lotura izen emate garaian ( Uztaila- Iraila)

Urte sariak

  • Elkartearen 25€uroko kidetza baitezpadakoa da.
  • Euskarazko klaseak : 160€

Kide izana direnentzat, urte sariak behin betikotz kontuan hartuak dira izena ematearekin. Beharrez, 80€uroko bi txeke egin daitezke izen emaitearen eguna agertaraziz, 2 024ko Urriaren 20an eta Abenduaren 15an altxatuak izanen dira.
Kolpe batez egingo dutenentzat, txekez ordain daiteke, euskopay en bidez edo diruz.


Hasi nahi duten ikasle berrientzat, 4 kurtxoz entsegu aldia egin daiteke kittorik, Urria bukaeraino. Horien txekea Urriaren 20an kobratua izanen da. Erabakitzen badute ez segidarik ematea, dirua itzulia izanen zaie idatzizko galdera eginez geroz.

2024-2025 urtearentzat

  • Klasen hasiera : 2024ko Irailaren 23an
  • (Mailen arabera elkartzen ahal dira edo kasle kopurua eskasean balitz, ezezta daiteke).
  • Sartze bilkura : 2024ko Irailaren 14an, TIVOLIn, goizeko 10etatik – 13arat.
  • Klasen bukaera : 2 025ko Maiatza undarrean/ Ekain hastapenean

Galdera bat baduzue ?