Hitzaldiak

Euskal kulturari buruzko hitzaldiak antolatzen ditugu urtean behin, Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean.

 

Horrela, bi hitzaldi antolatu ditugu 2024ko udazkenean, euskararen gaiari buruz. Urriaren 15ean, EEPko (Euskararen Erakunde Publikoa) Amende Anine-k gure lurraldeko euskararen egoera eta 2050erako perspektibak azaldu zizkigun, eta Manu Torre-k, berriz, abenduaren 4an, gaia tokiko elkargoen ikuspegitik jorratu zuen, eta haien ekintza “hizkuntza baten erabilpenaren mantentzean eta garapenean parte hartzeko, Baionako hiriaren adibidearekin”.


Martxoaren 11an, asteartez, Koldo Amestoy-k bere entzuleak liluratzen jakin du, bai bere ipuingile esperientziaren kontaketaz, bai euskal ipuin eta elezaharrak biziarazteko duen dohain bakarraz.


Azkenik, itsasoaren eta bidaiaren gaia Mikel Epalza-k jorratu zuen apirilaren 1ean. Maiatzean, Itxaro Borda-kMartin, euskalduna mundu berrian” nobela berria aurkeztu zuen, Quebec aldeko Ziburutar gazte baten urratsetan, 1609-1611ko sorginen epaiketen garaian.

 

 

Heldu den hitzaldia 2025ko azaoaren 5an, asteazkenean, izanen da : Jon Etcheverry, Hilarri diskoidalei buruz

Egutegia

Itxaro Bordaren mintzaldia

Itxaro Bordaren mintzaldia

Maiatzaren 13an, Itxaro Borda errezebituko dugu, Tivolin

Mikel Epalza-ren mintzaldia

Mikel Epalza-ren mintzaldia

2025ko apirilaren 1ean, asteartean, Mikel Epalza errezebituko dugu. Marinelen biziari buruz hitz eginen digu

Koldo Amestoy-ren mintzaldia

Koldo Amestoy-ren mintzaldia

Martxoaren 11an, Koldo Amestoy ongi etorriko dugu Angeluko Ikasleak-an

 

Jon Etcheverry

2025ko azaroaren 5 an, asteazkenean

Tivolin, 18.30etan

Prezioak

Gure mintzaldiak sartzearen kostuan sartuak dira eta parte hartze ttipi baten bidez partaideen familia eta lagunei irekiak dira.

Galdera bat baduzue ?