Mutxiko

Hilabetero hirugarren ostegunetan, gaueko 7etatik 8etara, Pantxika Lavigne andereak euskal dantzak irakasten dizkigu.

« Erdizka, pika, dobla, jauzi, ebats, eskuin, ezker », beste parada bat euskal hitz batzuen ikasteko, jolastuz.

Mutxikoen urratsen ondotik, beste dantza batzu ikasten ditugu : Lantzeko ihauteria, Axuri beltz… eta fandangoa ere artetan.

 

Tivoli kultur zentroan dira errepikak,urritik ekainera, eskolako opor denboran barne.

Kurtsoetan izena eman duteneri emana zaie lehentasuna.

 

Entsegunen hastapena :

2 026ko urriaren 15an osteguna, gaueko 7etatik-8etarat .

Urte sariak

Mutxikoetan parte hartzea sartzearen kostuan sartua da: 25 €.

Galdera bat baduzue ?