Baionako "Street art" bisita gidatua

Peio Camus eta Beñatek idatzia

2026eko urtarrilaren 15an, Angeluko Ikasleak elkarteko hogei bat ikasle ta bi formatzaile ginen geltokian elkartu « Street art » ibilaldi gidatuaren egiteko.

Oriane deitzen zen gure gidaria,  Street art  zer den azalduz hasi da: (« neska gazte bat biziki ederra » zion Beñatek ta « zorionez, bere azalpenak erraz ulertzen genituen ») 

Lehenbiziko grafitiak New Yorken agertu ziren hirurogeiko hamarkadaren bukaeran, metroko, treinetan eta gaineko ezpazioetan margotzen zituzten.

Baionan aldiz, kasik hamar urteko historioa da, KAXU galeriak du urtero «  Point de vue » festibala antolatzen. Internazionaletik heldu diren artistak mural handiak sortzera etortzen dira hiriko paretetan, aste bat bakarrik dute hortarako.

Hainbat teknika erabiltzen dira : « aerosol bonba », txantiloia, akrilikoa, pintzela, arrabola, punttoak …etabar.

Bisitatu dugun lehen artelana, Cabotte karrikako eskaileretan zegoen. Elzarra artistak faiantzezko eta ispiluzko zatiekin mosaika obratu du eskaileraren parte bertikalan.

Eguzkiak distiratzen duenean , angeluaren arabera, kolore ederrak sorrarazten ditu pasabide estu honetako hormetan.

Gero, Sainte Catherine kalera joan ginen, Couvent karrikaren izkinara. Hango margoa Veks Van Hillik artistak egin du « poisson phare » edo Itsasargi-arrain, begira bat artistikoa, alegiazko mundua. Zaila izan da toki hortan obra horren margotzea kalezulo hertsia delako.

Ondotik, Jean d’Amou » hiribidera joan ginen, RNST artistaren obraren ikustera : Mutil betaurreduna, ukabil hetsiarekin. Borroka nahi ote du kolosa honek? Ez dugu uste… Panpina dauka beste eskuan, Leon erregearen irudikoa , samurtasun asko erakutsiz.

  Ibilbidea segituz, ikusi ditugun artisten lanak ziren :

  • Nire betaurrekoak edo begilagunak , Ella §Pitr artistarena
  • Etcheberri karrikan, SebasVelasco § Xabier XTRMen obran atsotitza idatzia da : Hemen sartzen dena bere etxean da
  • Bergeret plaza txikian, Mioshe artistak buztinez egin du « Figurine votive de la Grèce antique, simple et gracieuse »
  • Amiral Bergeret kaian, Nevercrew artistak, Baleak eta Kaxaloteak margotu ditu.

Aturri ibaia zeharkatu dugu Santizpiritu zubitik, BONNAT museoaren auzoruntz 6 artelan baitira han inguruan C215 izeneko artistak izenpeturik.

Hiru aurkeztu dizkigu Orianek ta beste hiruak guk atxeman ditugu.

Bukatzeko, KALOSTRAPE jatetxean ongi bazkaldu genuen, goiza oso atsegina zen.             

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude