Irrati bat Iparraldean
Gure Irratiaren mintzaldia, martxoaren 5an
Martxoaren 5ean GURE IRRATIAk hitzaldi bat proposatuko du Angeluko Tivoli zentroan, arratsaldeko 18.30etatik goiti.
Hitzaldi horretan, irratiaren aurkezpen labur bat eginen digu, istorikoa aipatuz : noiz, nola eta zendako sortu zen.
Ondotik, Gure Irratiaren 45 urtetako garapena azalduko digu, bai teknikoa, baina baita ere soziolinguistikoa.
Lapurdiko euskarazko elkarte irrati edo irrati librearen funtzioa esplikatuko digu ere, eta bururatzeko, irratiak gaur egun bizitzen duen egoera ekonomikoaren berri ere emanen digu.
Bistan dena, galdera erantzun moldean ere eramaten ahalko dute hitzaldia.
Hitzaldia euskaraz izango da, itzulpen simultaneoarekin.
Eta gero, beti bezala, adiskidantzazko basoa partekatuko dugu.
Hitzaldia: martxoaren 5ean, asteazkena, 18:30etan, Tivoli kultur gunean – Gela Handian.
Zuen gurasoak eta lagunak ongi etorriak dira, 3€-ko sarrera sinbolikoarekin.