Dantza tradizionala Ipar Euskal Herrian hogeigarren mendean
Roger Goyhénècheren hitzaldia, martxoak 31, asteartez
Film eta argazki ugariz aberastua, Roger Goyhénèchek eman hitzaldi honek Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal dantzaren panorama bat aurkezten du, gure tradizio koreografikoetan nahasmendu handien mendea izan baitzen.
1960an sortua, Roger Goyhénèche euskal dantza hezitzailea eta koreografoa da. Bere ibilbideak, besteak beste, hogeigarren mendeko bigarren erdiko Ipar Euskal Herriko dantzaren hainbat pertsona ospetsu ezagutzera eraman du: Jean Nesprias, Koldo Zabala, Philippe Oyhamburu, Jacques Larrondo, Betti Betelu…
Aurkezpen honen ondotik, gure hizlariak euskal dantza tailer ttipi bat animatuko du, hasiberriak barne, errondan sartzeko…
Hitzaldia frantsesez izango da.
Adiskidantzazko basoarekin bukatuko da, kideek ekarritakoen inguruan (udaberriko oporren aitzineko azken kurtsoa).
Martxoaren 31an, asteartean, arratsaldeko 6etan, Zentro kulturala Tivolin- Gela handian.