Ipar eüskal espedizioa Everest - Sagarmatha, 2002

Robert Larrandaburu-ren film-mintzaldia, maiatzaren 19an

            EVEREST, izen magikoa, amets baten bortak zabaltzen dütüana. Amets hori, 5 mendizalek gaüzatü düe eta filma baten bidez Ipar Eüskal Herriko lehen eüskal espedizioaren memento handienak biziaraztea proposatzen deitzüe SAGARMATHA, mendi mitiko horren püntara arte joaiteko.

 

            Baionatik beste lagün zonbaitekin abiatürik, Eric, Jean-Lo, Fred, Jeamp eta Robert-ek Khumbu ibarrean, Mündüko mendi gorenaren Hego maxelan, beren aklimatazioa eginen düe… Katmandu eta nepaldar herriek beren bortak zabaltüko deitze.

 

Lagünak Eüskal Herrira ützülirik, Tibet-ean beren aklimatazioa jarraikiko düe, herri ttipi zonbait eta 5200m tan den «txinatar» kanpamentüa igaraitez. Hortik, ibilteak baizik ez deie, 6400m-tan aitzinatürik den akanpaleküala heltzea ahalbidetüko.

 

            Egürükitzea, hotza, ekaitza… eta Ipar-Ekialdeko hegitik igaitea 8848m-tan den kaskoalat heltzeko.

 

            Kolorez beterik diren üdüriak non emozioa orano ere presente den.

 

            Filmaren oharrak, espedizioko kide batek, Robert Larrandaburu-k, xüxenean eginen dütü.

 

 Hitzaldia euskaraz eta frantsezez izango da.

 
Eta gero, beti bezala, adiskidantzazko basoa partekatuko dugu.
 

Hitzaldia: martxoaren 19an, asteartea, 18:30etan, Tivoli kultur gunean – Gela Handian.

Zuen gurasoak eta lagunak ongi etorriak dira, 3€-ko sarrera sinbolikoarekin.

 
 
 
 
 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude