Abesbatza

Kantu tailera sortu zen euskaraz trebatzeko : euskarazko kantuak beizik ditugu ikasten. Gure elkarretaratze ta ateraldietan kantuz plazer gehiako hartzen dugu hola, baita ere elkartetik kanpo antolatuak diren ekitaldietan.

Gure helburua ez da taula gainean agertzea, edo zinez ohiz kanpo.
Lau bozetako neska-mutilezko korala gira.

Ostiraletan dira errepikak, gaueko 6-tik 7eterdi-etara, « Ecuries de Baroja » delakoan, « Babiéca » gelan, Angelun.

Maite DUBOUE-DAGUERRE da koro zuzendaria.

Ikusiz ze arrakasta duen tailer hunek, bortxatuak gira izen emate berriak euskara ikasten ari direnentzat beizik atxikitzea, tokien arabera.

Abeslari berrieri hastapenean galdegina zaie gure koro zuzendriaren antzinean kantu ariketa bat egitea.

Erran gabe doa antzineko urtetan ari diren kantariek begiratzen dutela tokia nahi izanez gero.

2026-2027 urtearentzat

  • Sartze bilkura : 2026ko Irailaren 12an, TIVOLIn, goizeko 10etatik – 13arat.
  • Errepiken hasiera : 2026ko Irailaren 25an. arratsaldeko 6etan, Ecuries de Baroja
  • Erregen bixkotxa : 2027ko urtarrila 15an, arratsaldeko 6etan, Tivoli zentroan.
  • Urte undarreko pesta : 2027ko ekainaren 15an,  Tivoli zentroan.

Urte sariak

  • Elkartearen kide izate : 25€
  • 50. urtebetetza bereziko saria : 10 €
  • Kantu tailera : 60€

Galdera bat baduzu ?