Antzerkia

 2 022ko urte hastapenetik, gure elkarteak eskaintzen duen jarduera berria da antzerki tailerra, Pantxoa ETXEGOINek eramaten duena.


Euskarazko klaseak osatuz, euskaraz hitza hartzeko tresna ona da.
Idazle batzuen testo laburrak landuak dira ta jokatuak, euskara batuaz.


Errepikak euskaraz egiten dira, egutegiaren arabera, bi asteazkenetatik behin, gaueko 6etatik 8etara.


Kurtsoetan izena eman duteneri emana zaie lehentasuna, maila guzietako ikasler, 10 pertsonako 2 taldetan banatuak.

2025-2026 urtearentzat

  • Sartze bilkura: 2 025ko irailaren 13an, larunbatan, 10etatik – 13etarat, TIVOLIn
  • Errepiken hasiera : 2 025ko irailaren 24an asteazkenean, TIVOLIn.
  • Erregeen biskotxa : urtarrilaren 23an, Tivolin
  • Urte undarreko pesta : 2 026ko ekainaren 6an, larunbatean

 

2026ko antzerki errepikapenak :

Hiru hilabeteko lehena :

  • Urtarrilaren 7an eta 21ean, asteazkenetan
  • Otsailaren 4an, asteazkenean
  • Martxoaren 4an eta 18an, asteazkenetan
  • Apirilaren 1ean, asteazkenean

Urte sariak

  • Elkartearen 25€uroko kidetza baitezpadakoa da.
  • Antzerkiako klaseak : 90€

Vous avez une question ?