Ibilki-k bere udako programazioa segitzen du

2023ko agorrilako egitauara

Agorrilaren 3a- Zinéma : Dantza Telmo Esnal, 2019


Ainhoa • Plazan • Iluntzean


Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza, musikak egu- neroko zereginei lagundurik.

Agorrilaren 19a – Film laburren 2. Gaualdia


Arrosa • Plazan – Iluntzean

 

Zerua Blu • Lur Olaizola , 2019, 14’

1954ko urtarrilaren 24an,
22 urteko Mamaddi Jaunarenak itsasontzi bat hartu zuen Le Havretik New Yorkera.

Baina bere bidaia lehenago hasi zen herriko zineman, pantailatik atera eta inoiz desagertzen ez diren irudiekin :

Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.

 

Positive bomb • Manex Fuchs eta Eñaut Castagnet, 15’
Jare eta Argik azken urtea dute kolegioan. Maiatz bukaera da, azterketen garaia. Argiren gurasoek mehatxua egin diote :

brebeta xuria huts egiten badu, Ikastolatik aterako dute, Etxepare lizeoa tirrit. Momentuz, ostiral goiza da Piarres Larzabal Kolegioan…

 

No me desperteis • Sara Fantova, 2018, 21’
Bilbo, 2009. Jone nerabea DBHko 4. mailako ikaslea da giro aldarrikatzaile eta abert- zaleko institutu batean.

Aita Eusko Jaurlaritzako kargu politiko izendatzearen ondorioz, eskolta jarriko diote eta ordura arteko bizimodua galduko du.

 

Muga • Eñaut Castagnet 25’
Joxeanentzat, Euskal Herrian mugarik ez da. Astero alde batetik bestera pasatzen da, zerrien saltzeko.

Kamarurentzat ordea, oztopo eta lanjer guzien sinonimoa da muga. Alta, haien bideek elkar gurutzatuko dute.

 

Nire eguneroko maitea • Manex Fuchs, Ximun Fuchs, Eñaut Castagnet – 15’
2011ko urria. Hiru emazte be-launaldi familia-maitasun loturak atxikitzera entseatzen dira, Euskal Herriko gatazka armatuaren

bukaera gogorra izanik ere. Gertakariek Amaia, 6 urteko neskatoa gainditzen dute eta bere istorioa berriz asmatzen du,

berreraikitze konpultsibo eta inozentearekin.

 

Agorrilaren 23a -Zinéma : Urte berri on amona ! Telmo Esnal, 2011
Ortzaitze • Plazan • Iluntzean • 107 min


Mari amonak Maritxu bere alabaren bizi osoa bereganatzen du. Mariren suhia eta Maritxuren senarra – Joxemarik,

Mari amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakiko du bere emaztea Maritxu ohartu gabe. Gatazka umorea baliatuz, zuzendariak bakardadeari beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa aipatzen ditu.

 

Agorrilaren 24a -Zinéma : Agur Etxebeste ! Telmo Esnal & Asier Altuna, 2019
Ainhoa • Plazan • Iluntzean • 100 min


Filma hori Aupa Etxebeste ! komediaren segida dugu. Patrizio Etxebeste alkatetza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”.

Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Udaletxeko

funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz…


Agorrilaren 24a – Abesbatza : Euskal Herriko Baionako Abesbatzaren emazte
Santa Espiritu eliza Paseo festibala • 19 :00


Jordi Freixak kudeaturik, arte lirikoan formatuak izan diren emazte koru horren zortzi abeslariek, Euskal Herriko kantu errepertorio tradizionala eta herrikoia interpretatuko dute, baita kantu ez hain ezagunak eta beste berriago batzuk ere.

 

Agorrilaren 27a -Zinéma : Akelarre Pablo Agüero, 2021
Ziburu • Plazan • Iluntzean • 92 min


Euskal Herria, 1609. Ana basoko festa batean dago, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta,

eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere

zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu.


Abisua : gazteenentzat eszena batzu gogorrak izaten ahal dira.


Irailaren 8a– Musika eta Dantza : Dama Herri Soinu
Donibane Lohitzune • Tanka gelan • 20 :00


Jokin Irungaray-k asmatu dantza, musika eta ipuin ikuskizun horrek Mondarraingo kaskoan murgiltzen gaitu, 7 urteko denboraldika bizi den Dama jainkosaren leiendan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude