
2024ko martxoko jarduerak
Kidei proposatuak jardueren egitaraua
Ondotik, jardueren arabera, kide guziendako irekiak diren jardueren egitaraua aurkituko duzue 2024ko martxoko.
Zuen arreta puntu hauetan erakartzen dugu :
- Euskal museoko bisita, bilduma iraunkorraren bisita gidatua. Euskaraz. Martxoaren 7an, ostegunean- arratsaldeko 6etan. Hitzordua 10mn
- Mintza praktika, martxoaren 13an asteaskenean -“Euskadi-Senegal elkartea”-arenena, Baionan, izanen da.
- Maritzuli-aren mintzaldia, Martxoaren 14an, ostegunean, arratsaldeko 6 et’erditan– Tivolin
- Korrikan parte hartuko dugu Martxoaren 24an, igandean– Angelun
2024KO MARTXOAREN ANGELUKO IKASLEAK JARDUEREN EGITARAUA
KIDE GUZIENTZAT IREKIAK
Martxoaren 4an astelehenan – kurtsoen eta jardueren hastapena
- Euskal museoko bisita, bilduma iraunkorraren bisita gidatua. Euskaraz
Martxoaren 7an, ostegunean- arratsaldeko 6etan. Hitzordua 10mn
Egokia Euskara ikasten dutenentzat. Iraupena : ordu bat eta laurden. Urririk.
Kortsarioen kaia, 37.
Museoa galdegin digu zenbat izanen garen, orduan milesker izen emateagatik, lotu honetatik : https://forms.gle/KbwKQDwXYT79ZR6o6 – bakarrik 3 leku.
- Maritzuli-aren mintzaldia
Martxoaren 14an, ostegunean
Arratsaldeko 6 et’erditan– Tivolin – Gela Handian
Jantzi traditionalak eta janzkera kodeak
Maritzuli Konpainiak Euskal herriko jantzi tradizionalen mundura gonbidatzen zaituzte, mendeetan zehar jantzien inguruko ibilbidea egiteko. Aspaldi ahaztutako usaiak eta ohituraz jabetzeko edo beste garaikoak diruditen gaiak aipatzeko, pasatzen den denborak ez duela ezer aldatu erakutsiko dugu, atzo eta gaurko jantziak ikusteko moduak ulertuz eta esplikatuz. Gaiaren muinean, agertzearen nozioa galdekatzen da, gure jantzien eta gure nortasunen harremanak aztertuz.
Euskaraz eta fransesez (bi perstona)
Angeluko Ikasleak bazkideentzat gordea den mintzaldia. Familia eta lagunak ongi etorriak 3€-ren truk.
- Korrikan parte hartuko dugu
Martxoaren 24an, igandean–
Geroago, informazioak emanen dizkizuegu; hitzordua 8.45etik 9etarat izanen da, Angelun.
Antolaketa errazteko, jadanik izena eman ahal duzue, lotu honetatik : https://forms.gle/g68UQfbjWbR6z9mx6
- Mintza praktika Emmanuel Torre-ekin
Martxoaren 6an, asteazkenean, 6etan – Martxoaren 20an, asteazkenean, 6etan – Martxoaren 27an, asteazkenean, 6etan –
Tivolin – Manex Gohyenetxaren gela.
Martxoaren 13an, asteazkenean, 6etan
Kasu : Ez da izanen Tivolin, “Association Euskadi-Senegal”-arenena, Baionan, 30. Bourneuf karrika
- Mus Peio Mestrot et Kattalin Ainciart- Perez-ekin
Martxoaren 7an ostegunean, 3etan – Martxoaren 14an, ostegunean, 3etan –Martxoaren 21ean, ostegunean, 3etan – Martxoaren 28an, ostegunean, 3etan
Xoko Ona ostatuan, Blancpignon auzoan, Angeluko allée de l’église, 19.
Milesker Peioari eta Kattalini abisatzeagatik pierre.mestrot@numericable.fr ; catherine.ainciart.perez@gmail.com
- Muxikoak Pantxika Lavigne-ekin
Martxoaren 21ean, ostegunean, arratsaldeko 7etan
Tivolin – Gela handian
- Pantxoa Moné-ekin ibilaldia
Martxoaren 27 an, asteazkenean : Beti bezala, ibilaldiaren xehetasunak egun batzuk aitzin igorriko dizkizuegu.
Milesker Pantxoari zuzenki abisatzeagatik : egunonpantxoa@yahoo.fr
- Solas jokoak Pantxoa Etchegoin-ekin
2garren mailentzat : Martxoaren 13an, asteazkenean, 6etan – Martxoaren 28an, asteazkenean, 6etan
Tivolin – Gela handian
Garrantzitsu : Milesker zure presentzia abisatzeagatik
Liburutegia ttipi bat bada Tivolin : liburu eta jokoak batzuk armairuan har ditzakezuen. Galdetu iezaiezue irakaslei
Gure berriak eta besteenak ezagutzeko, sar zaitezte gure wekgunean : https://angelukoikasleak.com/eu/berriak/
2024ko Apirilaren datak :
Apirilaren 13an larunbatean: Gure urteko ateratzea hegoaldean, aurten Gernikarat.
Informazio guztiak igorriko dizkizuegu, fite.
Apirilaren 27a larunbatean: Xiberoko maskaradak, Pagolan.
Aurten, Pagolako gazteek bere maskarada aurkesten dute.
Nahi dutenei proposatzen diegu Pagolarat joan, azken emanaldiarendako, apirilaren 27a larunbatean, modu informalean.
De façon informelle, c’est-à-dire de nous y rendre dans nos véhicules personnels en co-voiturage, d’assister aux festivités librement et de nous retrouver dans un restaurant.
Si nous sommes un nombre suffisant, nous organiserons le co-voiturage, les points de rendez-vous et la réservation du restaurant.
Inscription nécessaire : https://forms.gle/jdwMGHSVJZkK38pw8