Euskara 2050ko epemugan

Mintzaldia urriaren 15an asteartean

2024ko urriaren 15an asteartean, arratsaldeko 6 eterdiatan,  errezebituko dugu Amende Anin, EEPtik, Gure lurraldeko euskararen egoeraz eta bere ikuspegiez mintzatzeko :

Euskararen bilakaera 2050ean

 

Euskararekiko interesa duen edonork joan beharko luke hitzaldi horretara !

 

Concrètement :

5 urte guziz, Euskararen Erakunde Publikoak, Euskadiko Gobernuarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, inkesta soziolinguistiko bat bideratzen dute Iparraldean eta Hegoaldean euskararen egoeraren berri emateko.

2023ko udazkenean, Euskararen Erakunde Publikoak eta APHA (Atlantiko eta Pirinioetako Hirigintza Agentzia) erakundeak, inkesta horien emaitzetan eta 2050erako proiekzio demografikoetan oinarrituz, 2050erako perspektiba soziolinguistikoen eredu bat eraiki eta proposatu dute. Hitzaldiaren helburua, beraz, lan horien erronka eta irakaspen nagusiak azaltzea izanen da, hots :

  • Zeintzuk dira Ipar Euskal Herriko lurraldearen erronka demografiko nagusiak 2050 urteari begira ?
  • Zer ondorio izan litzakete erronka horiek euskarak Iparraldean duen egoerari begira?
  • Zein dira joera aldatzeko eta lurraldean euskaldunen ehunekoa handitzeko palankak?
 

La conférence sera en langue basque, avec une traduction simultannée en français.

Conférence le mardi 15 octobre 2024 – 18h30 – Centre culturel Tivoli – Gela handia.

Vos parents et amis sont bienvenus, avec une participation modique de 3€.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude