
Euskal kontalari paregabearen ibilbidea
Martxoaren 11an, Koldo Amestoy-aren mintzaldia
Martxoaren 11an, asteartean, Koldo Amestoy errezibituko dugu hitzaldi baterako:
Badu 45 urte Koldo Amestoy ipuingintzaren alorretan gaindi badabilela, nola Euskal Herrian, hala kanpoan.
Euskal ahozko literatura jorratzen, loratzen eta zabaltzen du, hitzaren musika sortuz eta hedatuz, bakar-bakarrik oholtza gainean, edo beste kontalari eta artista zenbaitekin, hala nola ipuin festibaletan.
Artista honek abentura paregabea eraman du, euskal ipuingintza arraberrituz eta ezagutaraziz munduan zehar.
Gaualdi honetan, Koldo Amestoyek bere kontalari esperientzia aipatuko digu, eta tarteka, ipuin zenbait eskaintzen dizkigu gure belarrien gozamenerako.
Mintzaldia euskaraz izanen da, frantsesezko itzulpen simulatu batekin.
Mintzaldia 2025ko martxoaren 11an, asteartea – 18:30 – Tivoli kultur etxea – Gela handia.
Zuen guraso eta lagunak ongi etorriak dira, 3 €-ko parte hartzearekin.