Ahots Hariak, Baionako euskal museoan

Baionan, martxoaren 21ean, arratsaldeko 6etan

Korrika Kulturalaren kari, Euskal Museoak, AEK eta Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean Ahots hariak  Inge Arinen dokumentala emanaldia aurkezten du. Euskaraz. 

 

Ahots haria filmarekin Inge Arinek, Collette Larabururen gisara Francoren mende kantatzen genuenean liburuan, artisten lekukotasunak hartu ditu. Etxamendy eta Larralde, Ospital eta Carrère, Guk taldea, Patxika Erramouspe, Niko Etxart, Anje Duhalde, eta beste batzuk. Elkarrizketaz elkarrizketa, ezagutzen dugu nola, hiruhogoi hamarkadaren hasieran, borrokatzea erabaki zuten kantuz.

Eta nola artista horiek bidea etorkizuneko belaunaldiei ideki zieten. 

 

Dokumentala 2023ko Eusko Ikaskuntza eta Baionako Hiria dokumental saria jaso du.

 

Colette Larraburu Angeluko Ikasleak-en errezibitu genuen bere liburuaren aurkezpen batendako.

Doluminak eman zizkigun musikari hauetaz lagundurik etortzeak : Pantxoa Carrère eta Peio Ospital, Patxika Erramouspe eta Gexan Alfaro, Guk taldeko Beñat Sarasola eta Joanes Borda.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude