Angeluko Ikasleak taldeak 50 urte beteko ditu 2027an

2 bilkura gure kideen nahiak ezagutzeko

2027ko agorrilaren 4an, hain zuzen, Angeluko Ikasleak taldeak 50 urte beteko ditu.

Bistan da, uste dugu urteburu hau ospatu behar dela. Baina nola?
Administrazio kontseiluak lan egin du gertakari horri begira finkatu behar diren xedeen inguruan, eta hemendik aitzina zuen nahiak eta gutiziak bildu nahi ditu: nola berma gaitezke gertakari horrekilan gure kideendako animazioak eta aktibitateak sortzeko ?

Horretarako, 2 bilkura antolatzen ditugu:
– Urtarrilaren 31ean, larunbatez, 10:30etan, Tivolin
– Otsailaren 9an, astelehenez, 18:00etan Tivolin (opor denboran)

Bi bilkura horiek berdinak izanen dira, 2 badira zure ordutegiei erantzuteko eta ahalik eta jende gehien biltzeko. Bilkurak gehienez 2 oren iraunen du.
Denak ongi etorriak zarete, izan kide, formatzaile, edo animatzaile, berriak eta zaharrak.

Administrazio kontseiluak zehaztutako helburuak eta inguruko mugak azaldu ondoren, ariketa, hasiera batean, ahalik eta ideia eta nahi gehien sortzea izanen da. Gero gaika bilduko ditugu eta sakontzen saiatuko gara.

Bilkura horietan parte hartzeak ez zaitu harantzago engaiatzen.
Bistan da, antolakuntzan parte hartzeko gogoa dutenak entzunen ditugu.

 

Bi bilkuren ondotik, bilduma bat aurkeztuko zaio administrazio kontseiluari.
Bilkura hauen antolaketa on batendako, esteka honetatik nahi duzun egunean izena emaitea eskatzen dizugu.


Nonbre handian espero zaituztegu, ideia zoroenekin jostatzeko prest  !!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude