Martxoaren 24an, asteartea, Angeluko Ikasleak Korrikaren alde
Angelun, 1489 kilometroan, 22:30tan
Aurten, berriz ere, Angeluko Ikasleak elkarteak Korrika lasterketaren kilometro bat erosi du.
Korrikaren 24. edizio hau martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik, martxoaren 29an Bilbora heltzeko. Anartean, 2175km egina izango ditu, Ipar eta Hego Euskal Herriko 260 herri zeharkatuz.
Gure aldetik, martxoaren 24an abiatuko gara, 22:30ak aldera, 1489 kilometroan.
Hitzordua Maignon etorbidearen eta pago bidearen izkinean dago (Gaudeul medikuaren karrikaren luzapenean).

ISA BTPrekin egingo dugu korrika.
Kilometro bat urrunago beste elkarte bati utziko diogu lekukoa, Henriet txokolateen aitzinean… baina ezerk ez zaitu gelditzera behartzen, nahi bezainbat korrika egin dezakezu !
Zehazki, martxoaren 24an, astearte batez, lasterketa elkargunera iraganen da 22:31ean.
Hor izan beharko dugu 10 minutu lehenago.
Bizkarrekoak (5 €) salduak izanen zaizkigu lekuan berean 5 minutu Korrika iragan aitzin eta Robert Bidart gure ordezkariak lekukoa eramanen du kilometro guzian.
Hartu zure zapia!
Jende guziak elkarrekin lasterka doaz Korrikaren banderolaren gibelean, honek jendetza bideratzen duena, aitzinean diren lekuko eramaileak izan ezik.
KORRIKA bi hitzetan:
Korrika aldizkako lasterketa bat da, Euskal Herrian zehar 11 egunez eta 10 gauez etenik gabe ibiltzen dena. Helburuetako bat da Euskal Herriko biztanleen euskararen aldeko mobilizazioa hedatzea eta indartzea, eta hortakotz dugu ekitaldi horretan parte hartuko.
1980an, Oñatitik Bilbora Euskal Herria zeharkatu zuen lehen edizioaz geroztik, Korrika euskararen aldeko ekitaldi herrikoi garrantzitsuenetako bat bilakatu da, parte hartzaile kopuruagatik.
Azken 45 urteetan 23 Korrika iraganak dira, eta 2026ko martxoaren 19an edizio berri bat abiatuko da. 11 egun eta 10 gauez, gelditu gabe, 2175 kilometro kurrituko ditu euskararen alde, eta adin eta alor guzietako ehunka mila lagunek parte hartuko dute. Aldizkako lasterketan, korrikalariek kilometro bakoitzean lekuko bat eramaten dute, eta eskuz esku pasatzen dute. Barnean mezu bat dago, heltzean publiko egiten dena.
KORRIKA, dudarik gabe, igurikatua eta sustengatua den gertakaria bilakatu da, bi urtetarik behin Euskal Herriko gizarte osoa mugiarazten duena. Aitzineko edizioetan ehundaka mila pertsonak parte hartu zutela uste da, eta horrek gora egiten du beti. Korrikak piztu duen zaletasunak erakusten du Euskal Herriko gizarteak bere hizkuntza berriz bereganatzeko eta garatzeko duen engaiamendua handia dela.