Azaroko ibiladiak

2024ko azaroaren 25 an eta azaroaren 27an

Kaixo deneri!
 
Hilabete huntan, Pantxoak proposatzen dizkizue bi ibilaldi, astelehena 25 eta asteazkena 27.
 

Azaroaren 25an Txindokira (1356m)  joango gara

 
Amezketatik abiatuko gara.
 
Ibilaldi hau ez da zaila, bainan desmaila inportantea da (950m). Orduan entrenamendu ttipi bat beharrezkoa da.
 
Txindoki mendia, gailur biziki famatua da Euskal Herrian eta bere beste izena frantsezez “Le Cervin Basque” da, bere itxuraren ondorioz.
Aralar mendian kokatua da.
 
Fite igorriko dizkizue beste xeherasunak.
Amezketa pixka bat urruna da Angelutik, beraz goizik ateratukko gara.
 
DESMAILA : 950m. –  ZAILTASUNA : ERDI++. –  IRAUPENA : 6.00  –  HITZORDUA : ANGELUN QUINTAOU APARKALEKUAN  –  ABIATZEA : 7.30. –  IZEN EMATEA : 23/11 ARTE
 
 

Asteazkena 27an, Irubela kaskorraino igoko gara.

 
Otsondo lepotik, Gorramendiko errepidea hartuko dugu eta autoak utziko ditugu Gorramendi (1071m) behean.
 
Mendi lerroa segituko dugu, Otanarte (1064m) , Gorramakil (1080m) , Barda ( Akomendi  946m) pasatuz et lortuko dugu Gorostiko lepoa.
Handik igoko gara Irubelakaskoko gailurraino (955m) mendilerro pollit bat segitzean.
 
Itzultzeko, bide pollit bat pagadi batean hartko dugu errepidea aurkitzeko Itzulegian.
Handik 30 mn beharko ditugu autoak aurkitzeko.
 
Milesker zuzenki Pantxoari abisatzeagatik : egunonpantxoa@yahoo.fr  
ez ahantz zure telefonoko zenbakia.
 

Izen emaitea

Elkartearen kide guzientzat irekia da, horrela beren hurbilekoentzat.
Gure helburua da lagun arteko momentu bat pasatzea eta euskara praktikatzea, GURE MAILA DENA DELA.

Rappel

Pantxoa MONÉ propose régulièrement, (généralement une fois par mois) une randonnée dont nous nous faisons le relais auprès de nos adhérents et leurs amis.
Toutefois il est important de noter que ces randonnées sont considérées d’ordre privé.
Notre responsabilité associative, celle non plus de Pantxoa, ne saurait être engagée dans le cadre spécifique de cette sortie.

Le Bureau Angeluko Ikasleak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude