
Doketan topa
Apirilaren 17 tik -20 ra, Baionako l'Atalante zineman
Doketan Toparen 21. edizioaren harira, 2025eko apirilaren 17tik 20ra egingo dena, L’Atalantek espainiar zinema gazteari eskainitako edizio berezi bat proposatuko du, betiere euskal filmen hautaketa bat mantenduz. Bertan, estreinaldiak, inoiz ikusi gabeko filmak, ondare-zinema eta gonbidatuen presentzia izango dira.
Guztira, hamabost film inguru izango dira ikusgai. Horien artean, Montxo Armendáriz zuzendariaren Tasio(1984) filmaren zaharberritze zoragarria nabarmentzen da, filmaketaren argazki erakusketarekin ikusgai izanen dena. Euskal zinemari dagokionez, programazioakk Faisaien Irla-ren estreinaldia eta Azken Erromantikoak ere barne hartuko ditu.
Espainiako zinemaren atalean, jaialdiak C. Tangana-ren La guitarra flamenca de Yerai Cortés filma proposatuko dizue, eta Elena López Riera zuzendariari eskainitako atal berezi bat ere proposatuko da.
Azkenik, proiekzioak aparte, hainbat kontzertu izango dira terrazan, tartean Rüdiger, Mairü, Salvajenco eta Kalume taldeekin.
Programa : www.atalante-cinema