2025ko ekaineko jarduerak

Jardueren egitaraua, kide guzientzat irekiak

Ondotik, jardueren arabera, kide guziendako irekiak diren jardueren egitaraua aurkituko duzue 2025ko ekaineko.

Zuen arreta puntu hauetan erakartzen dugu :

  • Ekainaren 15an igandean, Angeluko Ikasleak-en pesta, Tivolin.
  • Mutxiko : kurtso hilabete honetan, 26 an, arratsaldeko 7etan.

2025KO EKAINEKO ANGELUKO IKASLEAK JARDUEREN EGITARAUA

KIDE GUZIENTZAT IREKIAK

– Ekainaren 15an igandean, Angeluko Ikasleak-en pesta, Tivolin, eguerditik aurrera.

Eguerdian, antzerkian parte hartzen dutenek, bere lana aurkeztuko dizuete, Pantxoa Etchegoinen gidaritzapean.  “Herria pil-pil…” antzerkia aipu da.

Gero, abesbatzak bere errepertoriaren kantaldi ttipi bat kantatuko du Maite Duboueren zuzendaritzapean eta, noski, elgarrekin segitzeko dugu bazkarian, Christian Cazenilleren laguntasunari esker.

Aperitiboaren ordua izanen da eta zikiro baten inguruan jarriko gara mahian.

Arratsaldean, mutxiko danzatzeko ditugu, era bai.

Izena emateko, ekainaren 7an aitzin : Hemen da !

  • Mus Peio Mestrot et Kattalin Ainciart- Perez-ekin

Ekainaren 5an ostegunean, 3etan – Ekainaren 12anostegunean, 3etan –Ekainaren 19an ostegunean, 3etan – Ekainaren 26an ostegunean, 3etan

Xoko Ona ostatuan, Blancpignon auzoan, Angeluko allée de l’église, 19.

Milesker Peioari eta Kattalini abisatzeagatik  pierre.mestrot@numericable.fr ; catherine.ainciart.perez@gmail.com

  • Muxiko Pantxika Lavigne-ekin

Ekainaren  26an ostegunean, arratsaldeko 7etan

Tivolin – Manex Goihenetxe gelan

  • Pantxoa Moné-rekin ibilaldia

Ekainaren 30 an, astelehenean : Beti bezala, ibilaldiaren xehetasunak egun batzuk aitzin igorriko dizkizuegu.

Milesker Pantxoari zuzenki abisatzeagatik  : egunonpantxoa@yahoo.fr

Liburutegia ttipi bat bada Tivolin : liburu eta joko batzuk Manex Goihenetxe-aren armairu zurian har dira. Milesker jarraibideak segitzea

Gure berriak eta besteenak ezagutzeko, sar zaitezte gure wekgunean :  https://angelukoikasleak.com/eu/berriak/

2025ko Uztaileko datak : 

Uztalaren 10an ostegunean : Baionako Bestak bazkaria

Informazioak laster igorriko dizkizuegu.

2025ko sartzearen datak

Agorrilaren 31n, larunbatean, elkarteen foroa Angelun

Irailaren 14an, larunbatean, Tivolin, sartzeko bilkura

Gure adiskideen datak

Ekainaren 20an, ostiralean, Angeluko Donibaneko suak.

Digue des Cavaliers, arratsaldeko 6 etik aurrera. 

Zure laguntza proposetzako (muntaketa, barran zerbitzua… emaila igortzen ahal duzue MGKErat : mgkulturetxea@gmail.com

Ekainaren 21ean, musika besta, Baionan Kantuz Euskal museoaren aitzinean, arratsaldeko 6etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude