“Linguæ Vasconum primitiæ” bisita gidatua
2025eko abenduaren 16an, gure bisita gidatua Euskal museoan
Baionako Euskal Museoak errezebituko gaitu abenduaren 16an, asteartearekin, “Linguæ Vasconum primitiæ” liburuaren
bisita gidatua egiteko.
Euskal museoak Bernat Etxepareren Lingua Vasconum primitiæ liburua aurkezten du, 1545ean François Morpainen Bordeleko inprimategian euskaraz argitaratua izan zen lehen liburua.
Frantziako Liburutegi Nazionalak prestatua, 28 orriz osatua da ale ezagun bakarra gelditzen den liburua. Baionako mediatekak
begiratu eta inprimatzaile berean argitaratutako Ohitura Bildumarekin (1553) batera aurkeztuko da.
Zehazki, bisita 2 zatitan iragaiten da:
– Hasteko, pista joko moduko bat, paper bat emanen dizute sarreran, galderak (euskaraz, noski) eta seinaleak dituena.
Erantzunak museoan aurki daitezke. 30 minutu inguru behar dira galderak osatzeko.
– 30 minutu irauten duen liburuaren inguruko bisitaldian ukanen ditugu erantzunak eta azalpenak.
Beraz, proposatzen dugu:
– bisita bat 15:30tik 16:30 arte, dena barne
– bisita bat 16:00etatik 17:00etara, dena barne
Euskal museoaren bisitarekin jarraitu nahi dutenek nahi duten denboran egin dezakete.
Kasu: lehen taldea betea da. Izena eman 16:00etan.
Bisita gidatu honetan parte hartzeko, milesker hemen izena emaitea