Euskaldunak Ameriketan : XIX. mendetik gaur egun arte
Azaroaren 14an, asteartean, mintzaldia, Argitxu Camus Etchecopar eskutik
2023ko, azaroaren 14an, asteartean, arratsaldeko 6eterditan, Argitxu Camus Etchecopar errezebetiko dugu. Ameriketarako euskal emigrazioari buruz mintzatuko da.
Euskaldunak Ameriketan : XIX. mendetik gaur egun arte.
Emigrazio fenomenoa Euskal Herriko Historiaren kapitulu garrantzitsua da. Oraindik ere, Atlantikoaren bi aldeetan, harremanak mantentzen dituzten familiak anitz dira. Hitzaldi denboran, fenomenoaren zergatiak aipatuko dira, konplexuak eta anitzak direnak. Horrez gain, herri berrian euskaldunak nola antolatu eta integratu ziren aztertuko dugu. Azkenik, urteak joan arau euskal nortasun originala bat sortu dela ikusiko dugu. Aitzina emanen den esperientzia gehienbat Estatu Batuetakoa izanen da, nahiz eta Hego Ameriketako euskaldunen esperientziaz aipamenak eginen diren ere.
Argitxu Camus Etchecopar euskal emigrazioan espezialista da. Tesi bat eta doktoretza ondoko egin ditu Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroan, Renon. Euskararen Erakunde Publikoko lan egin da, Baionan, eta ere Renoko (AEB) Basque Studies Center-eko ikertzailea.
Interview par Xan Aire de l’Institut Culturel Basque
Mintzaldia euskaraz izanen da, frantsesezko powerpoint batek sostengatua, eta puntu garrantzitsuak frantsesez ere garatuak izanen dira.
Mintzaldia, 2023ko azaroaren 14an – arratsaldeko 6 eterditan- Tivolin – Gela handian.