Euskarazko klaseak

ProgramA

Bostgarren maila

Mailaren 5. helburuak

(CECR erreferentziazko markoaren A2.1 maila)

 

 

Helburuak

  • Diskurtso sinple eta koherente bat erabiliz eta hitzak eta esaldiak xerkatzeko pausak egin arren, ohizko egoera gehienetan euskaraz hitz egiteko gai izan

  • Prestaketarik gabe gertakari bat edo esperientzia bat kontatzeko gai izan, xede bat edo esperantza bat deskribatzeko gai izan, proiektu edo ideia batendako zergatiak edo azalpenak aurkezteko gai izan. Egitura edo ohizko eskemak zehaztasunez erabili. 

 

Gramatikazko edukiak

  • 1. mailatik 4. mailara ikasitako oinarrizko ezagutzen berrikasketa, besteak beste :
    • NOR/NORI/NORK, NOR/NORK eta NOR/NORI jokabideak orainaldian
    • Konpletiboak eta zehar galderak
    • Elkar, konsesiboak, instrumentalak, atzizkiak
    • Kausalezko perpausak
  • Ahalera ikasi

 

Beste

  • Kurtsoaren sekuentzia ezberdinak euskaraz dira osoki. 
  • Denboraren laurdena ahozkoari dedikatua izanen da. 
  • Kurtso batetik bestera ikasleak testu laburrak irakurri beharko ditu. 
  • Aktualitateari eta euskal kulturari arreta berezia eskainiko zaie. 

 

 

Materiala : BAKARKA 3, IKASBIDE eta hainbat ikusentzunezko euskarriak 

Orotara 28 aste

  •