
Euskarazko klaseak
ProgramA
Zazpigarren maila
Mailaren 7. helburuak :
CECRen B1 MAILAKO erreferentzia
Helburuak :
- Euskaraz mintzatzeko gai izatea egoera gehienetan, diskurtso sinple eta koherentea erabiliz;
- Gertakari edo esperientzia baten kontatzeko edo/ta idazteko gai izatea, prestakuntzarik
gabe, nahikeria edo helburu baten deskribatzea, ideia edo egitasmo zenbaiten arrazoiak edo
azalpenak laburki aurkeztea. Egituren eta usaiako « eskemen » errepertorioa zuzen
erabiltzea.
Edukia :
- Kurtso honetan, ez da ontsalaz gramatika landuko.
Halere, irakasleak taldeak dituen puntu ahulak aztertuko ditu. - Kurtso honetan, adierazpen idatzia (irakurketa, idazketa) eta ahozkoa lehenetsiak izanen dira (ulermena, adierazpena), besteak beste ikus-entzunezko oinarrien bidez.
Beste irizpideak :
- Kurtsoetako sekuentzia ezberdinak osoki euskaraz izanen dira.
- Denbora gehiena adierazpen idatziari eta ahozkoari dedikatua izanen da.
- Ikasle bakoitzak kurtso denboran, testu labur zenbait irakurri beharko du.
- Euskal kultura eta eguneroko albisteak lehenetsiak izanen dira.
Material pedagikoak : entzun-ikusezkoak, idazkiak.
28 astez. Bi oren aste bakotxarentzat