
Paul Delassus liburutegira
Ongi etorri Paul Delassus liburutegiran*
Irakurketak eragin handia du hizkuntza bat ikasteko ; zure hiztegia aberasteko eta hitzak nola erabiltzen diren ikusteko aizu uzten du. Gramatika hobeki ulertzeko bidea ematen du, egitura gramatikalak asimilatuz. Kulturaren aurkikuntzarako ate irekia bada ere.
Zatozte hostokatzerat, maileguan hartu eta euskaraz irakurtzearen plazerra edo mahai-jokoak partekatzera! Emeki hasi nahi baduzu, mailaka sailkatutako liburu ttikiak ere baditugu.
Liburuak Manex Goihenetche gelako armairu xuri ttikian dira.
Gaika antolaturik dira. Eskura dituzun lanen zerrenda kurritu dezakezu beheko gaikako ikonoetan klik eginez.
Liburutegia autozerbitzua da. Liburu bakoitzean txartel bat dago.
Liburu bat hartzen duzunean, fitxan zure izena eta maileguaren data adierazteko eskatzen dizugu, eta armairuaren barneko atearen poltsikoan sartzeko.
Liburua itzultzen duzunean, agiria berriro liburuan sartzea eskatzen dugu, itzultzeko data adieraziz.
« *Dohaintza gisa eskuratu ditugu Paul Delassus, Angeluko Ikasleak-eko presidentea 2020tik 2022ra eta 2024an zendu zaikuna. Liburu batzuk Paulek oharrak idatzitakoak badira ere, eskatzen dizugu ez idaztea liburuetan edo ariketa-kaieretan, denek erabil ditzaten. »