
Baionako euskal museoa bisitatu dugu.
2024ko martxoaren 7an, gure bisita gidatua
Euskal museoak ostegun batez hartu gaitu, 18:00etan, bisita gidatua egiteko.
“Angeluko Ikasleak” taldeko 21 kideek parte hartu dute bisita honetan, gure gidariekin, Emilie Charron.
Emilie erakustaldi orokorra erakusten digu 5 geldialdi berezirekin :
1) – HILHERRIAN
Hilharriak disko formako harriak edo “gizon baten” itxurako harriak (buru biribil + gorputz)
XVIIgaren mendekoak – grisak / arrosak / xuriak sortzeko luraledearen arabera.
Zizelketek irudikatzen dituzte gizonak bizirik zenean erabiltzen zituen tresnak eta sinboloak, adibidez balezta, geziak, apezpikuaren makila edo izadiaren elementuak, loreak, etab.
2) SUKALDEAN
Supazter gainean : tximiniaren ateburua (linteau), lore zizelkatuez apaindua
Supazter ondoan : ZUZULUA : aulki bat 2/3 pertsonentzat, mahain ttiki bat erdian eta bizkar altua haizetik babestzeko. Zaharrek bereziki preziatzen zutela.
3) – Margolaritza : Louis XIV. EZKONTZE ALEGORIA
Jean NOCRETek pintatu zuela 1660 urtetan, frantzia eta Espaniaren arteko bakearen tratatua irudikatzeko.
Erregea Louis XIVzaldizko Erromatar bat bezala agertzen da, boterearen sinboloek apainzen dituela. Gonbidatzen du Espaniako erregina Marie-Thérèse.
Gidariak antolatu zuen joko bat : behar zen ezberdintasunak egiazko margolaritza eta kopia baten artean aurkitu.
4) – ALARGUNEN ESZENA :
Emazteak beltzez osoa bestituak dira.
Usaian, 13 hilabetez doluan gelditzen ziren.
Norbait hil zelarik etxean, keinu bereziki batez erleak lehenik abisatu behar zen, haiek argizaria ainitz egin dezaten. Hori esker, emazteek zaintzen zuten argia elizan.
5) – “BESTA BERRI BIDARAIAN” margolaritza : handia eta kolortsua
Margolaritza Marie GARAYak, emazte margolaria ezagunak pintatu zuela.
Marie GARAY, Léon BONAT-en ikasle bat, Hiriburun 1861an sortu zen – 1953an Miaritzen hil zen.
Gaia : Behin urtean, “Besta berri” kari ateratzen zituzten ostiak elizatik.
Eszenak irudikatzen du mezatik ateratzen denean prozesioa : zapurrak, gizon-emazteak, apeza,
musikariak, dantzariak, etab.
Lurrean ezarri zuten iratze eta mihisearen gainean ibiltzen dira.
Beste jokoa : eszena lotutako hitz zerrenda bat (ahalik eta luzeena) idatzi behar zen.
Milesker Annie Saffroy-ri txosten honarengatik




