Irakur kasko, EKE-ren erronka
Irakurketa erronka ludikoa, kolektiboa eta akuilagarria
Printzipioa sinplea da: irakurle komunitate bat biltzea helburu komun baten inguruan, euskarazko 300 liburu (bederen!) irakurtzea denen artean uda honetan.
Denei idekia baldin bada ere, erronka hau bereziki helduei zuzendua zaie:
- euskaraz irakurtzeko usaiarik ez duten euskal hiztunak,
- euskara ikasten ari diren irakurleak,
- usaian baino gehiago irakurri nahi dutenak,
- euskarazko irakurzaletasuna lagundu nahi dutenak.
Printzipioa zer da?
Bakoitzak bere erritmoan parte har dezake, bakarrik edo bikotean. Elkartasunez jokatuko dugu, irakurle trebeek irakurle hasiberri edo hasinahiak lagunduz, zurkaizgo molde baten bidez.
Nola parte hartu eta zertan engaiatzen naiz?
- Parte hartzeko bakarka eman daiteke izena, edo, bikote bat sortu ondoan (irakurlegaia + zurkaitza), binaka eman daiteke ere.
- Liburu bat hautatu behar da, halabeharrez elkarrekin aritzeko bidea adostu, eta noski irakurri!
- Liburua irakurri ondoan, formulario laburra bete.
- Beste liburu bat hautatu eta segi irakurtzen !
Baina.. zer liburu nire mailentzat ? Euskaraz irakurtzeko zonbait liburu gomendagarri.
Eta Angeluko Ikasleak-en erronka honetan parte hartzen dugunok gehiago bagara?
- Izen emateak: 2026ko maiatzaren 12tik agorrilaren 31 arte
- Irakurketa garaia: 2026ko ekainaren 6tik irailaren 30a arte
Plus de renseignements : https://www.eke.eus/fr/culture-basque/litterature-basque/defi-irakur-kasko