
Euskaldunak Ameriketan
Itxaro Bordaren mintzaldia
Pozik gara Itxaro Borda errezebitzea, maiatzaren 13an, marinelei buruzko mintzaldi baterako.
Euskaldunak Ameriketan
“Euskaldunak askotan hertsian sentitu dira beren lurraldearen mugetan, eta betidanik ukan dute kanpora joateko gutizia hor, abentura, diru edo ospe bila.
Aspalditik ezagutzen dituzte Groenlandiako eta Ternuako bazterrak, bai eta 1492tik aitzina Espainiar konkistatzaileekin menperatu zituzten Erdi eta Hego Ameriketako lehorrak.
Martin, basque dans le nouveau monde (Cairn, 2024) nobelan ziburutar gazte baten urratsak segitzen ditut Quebec aldean, 1609-1611ko Sorgin auzien denboran preseski.
Maiatzaren 13an, ordu betez, garai hori aipatuko dut, eta gauza anitz gehiago ere agian !”.
Itxaro Borda
(Photo Séverine Dabadie)
Itxaro Borda (1959) euskal idazlea, Baionan sortua. Bere azken lana: Itzalen tektonika (Susa
2024) poesia bilduma.
Mintzaldia euskaraz izanen da, frantsesezko aldi bereko itzulpenarekin.
Hitzaldiaren ondotik, Itxaro Bordaren liburua “Martin, basque dans le nouveau monde” eros dezakazue. (16,5€, txekez edo sos idorrez)
Mintzaldia 2025eko maiatzaren 13an, asteartean – 18:30 – Tivoli kultur etxean – Gela handian.
Zuen guraso eta lagunak ongi etorriak dira, 3 €-ko parte hartzearekin.
