
Ateraldiak
Egun bateko ateraldia antolatzen dugu urtero Euskal Herriko toki batean, gehienetan hegoaldean.
Goizean goizik autobusez abiatzen gira gure helmugara heltzeko. Goizean bisita gidatu bat edo bi egiten ditugu, jatetxe batean bazkaltzen kantu batzuekin giroa alaituz. Azken bisita bat egiten dugu Angelura itzuli baino lehen egunaren amaieran..
Euskaraz egiten dira bisitak, frantsesezko itzulpenarekin.
Adibidez, 2024 urtean, Gernika bisitatu genuen eta 2025eko apirilaren 12an Baztan harranara ibili ginen.
Gure taldekidei ta haien senar emazteri lehentasuna ematen zaie egun hortarako, tokia gelditzen denean lagunei idekitzen da.
Gure kideri proposatzen diegu ere, berrien arabera, gertakari batzuetan parte hartzea elkarteak antolatzen duen egun hortik kanpo.Ibilaldien gisan, ateraldi horiek pribatu heinekoak dira. Tokiraino autokidetzan ibiltzen gira, ostatuan bazkaltzen ta libroki ekitaldean parte hartzen dugu (antolaketa berezirik gabe). Parada guzi horiek baliatzen ditugu euskaraz hitz egiteko, gure ahalbiden arabera.
Adibidez, 2 024.eta 2025ko urtarrilan, Ituren eta Zubietako ihauterietara joan ginen.
2024ko urriaren, “Inesa de Gaxen” pastoralean izan gara Hondarribian.
Gure kidei eskainiak dira ateraldi horiek baita famili ta lagunei.
2024 urtearen hastapenetik, gure kidei euskarazko kultur bisitak proposatzen diegu
:
2024an Chillidaren 100. urteurrenaren inguruan antolatutako ekitaldien baitan, “Universo Maeght” erakusketa ikusi dugu Chillida Lekun. Ekainean, Zigor Didam-ek aurkestu digu bere erakusketa : “Bizi malda”.
2024ko sartzean, Chillidaren 100. urteaz geroztik, Getariara joan gara Balenciaga museora, “Forma tolesten” erakusketa ikustera, bi sortzaile horien espazio komunak hautematera gonbidatzen duena.
“Irudiaren prestutasuna” erakusketa ikusi dugu Angeluko Beatrix Enean
Euskal Museora itzuli izan gara itxi baino lehen, museoko 100. urteurreneko erakusketara bisita gidatua egiteko.
Azkenik, film labur saio batean izan gara Atalanten, Kote Camacho zuzendariaren presentziarekin eta ondorengo eztabaidan parte hartuz.
Gure kidei eskainiak dira ateraldi horiek baita famili ta lagunei. Kasu : bisita gidatuak beti euskaraz dire.








