Hil harri euskalduank

Jon Etcheverryren mintzaldia, azaroaren 5an

Jon Etcheverry gurekin izango da azaroaren 5ean, asteazkena, hitzaldi batean. Arte funerarioa Euskal Herrian nola garatu zen Erdi Aroaren amaieratik azalduko digu.

 

Etxea ospatzea  !

 

Erdi Aroaren amaieran, euskal gizarteak sistema sozial berezi bat ezarri zuen. Gizarte tradizionalaren muina “etxea” da : honako hauek barne hartzen dituena: bizilekua, ukuilua, laborantza, abereak, erlauntzak, elizako lekua, hilerriko hilobia eta hara doan bidea.

 

Hileta-monumentuak forma desberdinak har ditzake: hilarri diskoidal edo laukizuzenak, “jarleku” bat, lauzak edo gurutzeak. Horrela garatu zen arte funerarioa Europan bakarra den multzo batean, eskola artistikoetan, tailerretan eta maisuetan banatua, haran edo “païs” bakoitzaren arabera, pintura flandestar, frantses edo italiarren eskolek bezala.

 

Etxearen sarrerako ateburuen kasuan bezala, dena zen “etxea” ospatzeko aitzakia, eta etxearen ospea goratzeko modu bat.

 

 

Jon Etcheverry ezinbesteko figura da euskal arte funerarioaren ondarea zaintzeko. Ipar Euskal Herrian notario izandakoa, bere erretreta hilarri diskoidalen ikerketa eta balioztatze lanari eskaintzen dio.

 

Lauburu elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1971n, eta ehunka hilarri katalogatzen lagundu du, jendeari haien balio historiko eta kulturala ezagutaraziz, hitzaldi ugaritan parte hartuz.

 

Lauburu elkartea izan da “Harriak Iguzkitan” Euskal arte funerarioaren eta hilarri diskoidalen interpretazio zentroaren sortzaile, Larzabale-Arroze-Zibitze herrian, 2007ko urrian inauguratu zena.

 

 

Hitzaldia euskaraz izango da, itzulpen simultaneoarekin.

 

Hitzaldiaren ondoren, Jon Etcheverry-Ainchartek idatzitako liburua eskuratu ahal izango da: “Les stèles discoïdales et l’art funéraire” (48€, eskudiru edo Elkar izenean egindako txeke bidez ordain daiteke).

 

Hitzaldia: azaroaren 5ean, asteazkena, 18:30etan, Tivoli kultur gunean – Gela Handian.

Zuen gurasoak eta lagunak ongi etorriak dira, 3€-ko sarrera sinbolikoarekin.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude