2024ko martxoko jarduerak

Kidei proposatuak jardueren egitaraua

Ondotik, jardueren arabera, kide guziendako irekiak diren jardueren egitaraua aurkituko duzue 2024ko martxoko.

 

Zuen arreta puntu hauetan erakartzen dugu :

 

  • Euskal museoko bisita, bilduma iraunkorraren bisita gidatua. Euskaraz. Martxoaren 7an, ostegunean- arratsaldeko 6etan. Hitzordua 10mn
  • Mintza praktika, martxoaren 13an asteaskenean -“Euskadi-Senegal elkartea”-arenena, Baionan, izanen da.
  • Maritzuli-aren mintzaldia, Martxoaren 14an, ostegunean, arratsaldeko 6 et’erditan– Tivolin
  • Korrikan parte hartuko dugu Martxoaren 24an, igandean– Angelun

 

           2024KO MARTXOAREN ANGELUKO IKASLEAK JARDUEREN EGITARAUA

                                  KIDE GUZIENTZAT IREKIAK

 

              Martxoaren 4an astelehenan – kurtsoen eta jardueren hastapena

 

  • Euskal museoko bisita, bilduma iraunkorraren bisita gidatua. Euskaraz

Martxoaren 7an, ostegunean- arratsaldeko 6etan. Hitzordua 10mn

Egokia Euskara ikasten dutenentzat. Iraupena : ordu bat eta laurden. Urririk.

Kortsarioen kaia, 37.

Museoa galdegin digu zenbat izanen garen, orduan milesker izen emateagatik, lotu honetatik : https://forms.gle/KbwKQDwXYT79ZR6o6 –  bakarrik 3 leku.

 

  • Maritzuli-aren mintzaldia

Martxoaren 14an, ostegunean

Arratsaldeko 6 et’erditan– Tivolin – Gela Handian

Jantzi traditionalak eta janzkera kodeak

Maritzuli Konpainiak Euskal herriko jantzi tradizionalen mundura gonbidatzen zaituzte, mendeetan zehar jantzien inguruko ibilbidea egiteko. Aspaldi ahaztutako usaiak eta ohituraz jabetzeko edo beste garaikoak diruditen gaiak aipatzeko, pasatzen den denborak ez duela ezer aldatu erakutsiko dugu, atzo eta gaurko jantziak ikusteko moduak ulertuz eta esplikatuz. Gaiaren muinean, agertzearen nozioa galdekatzen da, gure jantzien eta gure nortasunen harremanak aztertuz.

Euskaraz eta fransesez (bi perstona)

Angeluko Ikasleak bazkideentzat gordea den mintzaldia. Familia eta lagunak ongi etorriak 3€-ren truk.

 

  • Korrikan parte hartuko dugu

Martxoaren 24an, igandean

Geroago, informazioak emanen dizkizuegu;  hitzordua 8.45etik 9etarat izanen da, Angelun.

Antolaketa errazteko, jadanik izena eman ahal duzue, lotu honetatik : https://forms.gle/g68UQfbjWbR6z9mx6

 

  • Mintza praktika Emmanuel Torre-ekin

Martxoaren 6an, asteazkenean, 6etan – Martxoaren 20an, asteazkenean, 6etan – Martxoaren 27an, asteazkenean, 6etan –

Tivolin – Manex Gohyenetxaren gela.

Martxoaren  13an, asteazkenean, 6etan

Kasu : Ez da izanen Tivolin, “Association Euskadi-Senegal”-arenena, Baionan, 30. Bourneuf karrika

 

  • Mus Peio Mestrot et Kattalin Ainciart- Perez-ekin

Martxoaren  7an ostegunean, 3etan – Martxoaren 14an, ostegunean, 3etan –Martxoaren  21ean, ostegunean, 3etan – Martxoaren  28an, ostegunean, 3etan

Xoko Ona ostatuan, Blancpignon auzoan, Angeluko allée de l’église, 19.

Milesker Peioari eta Kattalini abisatzeagatik  pierre.mestrot@numericable.fr ; catherine.ainciart.perez@gmail.com

 

  • Muxikoak Pantxika Lavigne-ekin

Martxoaren  21ean, ostegunean, arratsaldeko 7etan

Tivolin – Gela handian

 

  • Pantxoa Moné-ekin ibilaldia

Martxoaren  27 an, asteazkenean : Beti bezala, ibilaldiaren xehetasunak egun batzuk aitzin igorriko dizkizuegu.

Milesker Pantxoari zuzenki abisatzeagatik  : egunonpantxoa@yahoo.fr

 

  • Solas jokoak Pantxoa Etchegoin-ekin

2garren mailentzat : Martxoaren  13an, asteazkenean, 6etan – Martxoaren 28an, asteazkenean, 6etan

Tivolin – Gela handian

Garrantzitsu : Milesker zure presentzia abisatzeagatik

 

Liburutegia ttipi bat bada Tivolin : liburu eta jokoak batzuk armairuan har ditzakezuen. Galdetu iezaiezue irakaslei

Gure berriak eta besteenak ezagutzeko, sar zaitezte gure wekgunean :  https://angelukoikasleak.com/eu/berriak/

 

2024ko Apirilaren datak :

 

Apirilaren 13an larunbatean: Gure urteko ateratzea hegoaldean, aurten Gernikarat.

Informazio guztiak igorriko dizkizuegu, fite.

 

Apirilaren 27a larunbatean: Xiberoko maskaradak, Pagolan.

Aurten, Pagolako gazteek bere maskarada aurkesten dute.

Nahi dutenei proposatzen diegu Pagolarat joan, azken emanaldiarendako, apirilaren 27a larunbatean, modu informalean.

De façon informelle, c’est-à-dire de nous y rendre dans nos véhicules personnels en co-voiturage, d’assister aux festivités librement et de nous retrouver dans un restaurant.

Si nous sommes un nombre suffisant, nous organiserons le co-voiturage, les points de rendez-vous et la réservation du restaurant.

Inscription nécessaire : https://forms.gle/jdwMGHSVJZkK38pw8

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude