Pastorala berri bat Baionan ?

Lehen bilkura, maiatzaren 28 an, arratsaldeko 6:30, Biltxokon, Baionan

Berri hau jakinarazi dugu

Maïté Berrogain, Maitena Lapeyre, Guillaume Irigoyen, Mikel Lakasta eta Pantxika Urruty-ren partez

Hürründik,ondotik edo hüllanagotik, eta zertako ez barnetik ezagütü düzie pastoralen mündia. Experientzia ezin aberatsa nunabeita ikus entzüle edo orano arizale eta lagüntzaile batendako.Etapa bakotxean zerbait aberastasün, sendimendü hunkigarriak atzaman dütützie. Ordin berriz nahi badüzie bizitü holako abentüra eder bat, berriz sartü pastoral mündian badükezie posibilitatea, izan aktür, kantari, dantzari, müsikalari, dendari, bülegoan, makil egile, edo lagüntzaile lan talde berezietan.

Hots, badügü pastoral berri baten muntatzeko xedea, Baionan (10 urte kattalina de Erauso lehen pastorala eta gero)

Horek pastoral balüke 3 helbürü

  • Lehena Marga d’Andurain (1893/1948) en bizia kontatzea .haur denboran neskatsuna rebeldea,emazte librea, féministe jakin gabe, abentürazalea. Baionan sortüa zen Clerisse famili noblean , Pierre d’Andurain mauletar noblearekin ezkondüa, bidai hanitx egin zitüen, Palmyren bizitü zen urte batzütan, bedouin en bizitza partekatuz.La Mecque ko bidea hartü zin nahiz izan oktzidanteko lehen emaztea holako leku batetan sartzen.Bainan musulmano herri horietan presondegia ezagütü zin eta harrikaldüz hiltzeari ezkapi. Bigarren gerla mundialan parte hartü zin ere eta azkenik ehorik izan zen bere bela ontzian Tangereko urretan. Bizitze aberatsa eta hiltze trajikoa.(Textua Maite Berrogain Ithurbidek izkribatüa dü)
  • Bigarrena: Euskarari eman egiazko lekü bat pastoral denbora güzian,  proposez eüskeraz bizitzea pastoralaren egünkotasünean .Mustrakak eüskarraz izaitea (trankil itzülpenak izanen dira.) proposeatü mintza pratika izaitea dakitenek hitz egiteko, ikasten ari direnek pratikatatzeko eta azkenik ez dakitener gogoa emaitea euskera ikasteko .
  • Hirugarrenik : Euskarari eman Baionako herrian merexi düen leküa , eüskeraz bizitzez urte batez errepiketan eta azkenik pastoral eder bat emanez.Emanaldi hori, Marga d’Andurain pastorala izan dadila euskeraren pusazaile eta tresna bat haboro euskararen hedatzeko.

Lehen bilküra bat izanen da Biltxokoan, 9 Augustinen karrikan, Maiatzaren 28an, 18:30 etan

Mezü hau pasatü ezagüner, haur, gazte, holdüer +, eta +++, belahaundi orotarik beharko dira, emazte eta gizon, Denen beharra bada. Ez düda pasa mezüa.

Sekülan ez bazide jiten ahal bilküra hortarat eta interesatüak bazide, eman izena 0621074585

Bainan süstut lagündü mezü hunen eta lehen hitz ordü hunen hedatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude