Ibilaldi gidatua Points de vue festibalaren karietara
2026ko urtarrilaren 15ean, 10:30tan, abiatzea Baionako geltokitik
Baionako kultur ekitaldi garrantzitsua gertatu berri da Bonnat-Helleu museoaren irekidurarekin.
Joan den urriko Point de Vue festibala dinamika horretan kokatu da, gurutzatzen diren bi unibertso elkarren parean ezarriz: museoak begiratzen du, zaharberritzen du, transmititzen du, hiri artea denboraren eta hauskortasunaren menpeko dagoelarik, baita desagertzen ahal delarik ere.
“Street art” ibilaldi gidatua proposatzen dizuegu urtarrilaren 15ean, ostegunez, 10:30tik goiti.
Bisitaldia ez da azken festibaleko obretara mugatuko: Baionako geltokitik abiatuko gara, itzuliño bat eginen dugu San Espiritu auzoan, Adèle Renault, Nevercrew, Nexgraff edo Mioshe bezalako estatu mailako eta nazioarteko artisten obren ondotik pasatuz, batzuk baizik aipatzeko, artistek erabiltzen dituzten teknikak ezagutzeko aukera emanez, hala nola aerosol bonba, pintura, marrazki moldea, mosaikoa...
Gure ibilbidea Bonnat-Helleu museoaren ondoan bukatuko dugu, museoaren irekidurarekin zerikusia duten azken sorkuntzak ikusteko.
Horrela, gure bisitak “street art” mugimendua, honen jatorria eta bilakaera ulertzeko aukera emanen digu, baita bakoitzaren begirada eta sentsibilitate artistikoa garatzeko ere, freskoen gaia, bertatik datozen mezuak eta erabilitako teknikak ezagutuz.
Bisita Oriane Ayesteranek gidatuko du, euskaraz. Ordu bat eta erdi irauten du.
Nahi dutenekin, Kalostrape jatetxean bazkalduz bukatuko dugu bisita.
Bisita hau ordaindu behar da: 20 baldin bagara, bakoitzaren parte hartzea 9 €koa izanen da.
Izen emaiteak esteka honetatik, ahalaz urtarrilaren 10a aitzin, jatetxearen erreserbatzeko.