Mintza praktika Trinket modernoan
2026ko urtarrilaren 14an, asteazkenez, 18:00etan, Baionan
Mintza praktika, Angeluko Ikasleak elkartean, gure kide guziei irekia den aktibitatea da.
Aukera emaiten die, hizkuntza horretan bainatzen ez dutenei, bereziki, euskara entzutea eta praktikatzea talde ttipietan, elkarren arteko errespetuan.
Hilabetean behin asteazken batez ez dugu gelarik Tivolin. Gure saioa beste leku batean egiteko baliatzen dugu. Pertsona euskaldun batek errezibitzen gaitu, hogei bat minutuz bere lekua, aktibitatea… azaltzen dizkigu, eta galdera-erantzun batzuen ondotik, gure arteko saioa segitzen dugu, Manu Torre-ren laguntzarekin, gure animatzaile-formatzailea.
Urtarrilaren 14an, asteazkenez, mintza praktika trinket modernoan iraganen da
Baionan
18:00etatik 20:00etara, 60 Dubrocq etorbidea
Paxkal Antchagno-k errezibituko gaitu trinketako ostatuan.
Anartean, hona hemen hiztegi hitz batzuk eta EEPren webgunerako esteka bat sakontzeko.
Baionako trinket modernoa : https://trinquetmoderne.com/