Urtarrilan, San Antoni kaperaino joanen gara
Urtarrileko 28an, asteazkenean,Muskilditik abiatzean
Egun on deneri !
Hilabete huntan, itzuli erraza bat eginen dugu Muskildiko gaineetan (Oskaxeko lepoa ondoan) San Antoni kaperarantz.
Autoak utziko ditugu Muskilidiko hilerri aparkalekuan (180m), eta segituko dugu pista zabala bat Arrokain eta Bedaxagar etxaldeak eta Ehüsako lepoa pasatuz, lortuko dugu San Antoni kapera (700m).
Handik, 360°ko ikuspegia alimalekoa da: Ühaitzako ibarra, Biarnoko mendiak, Basaburuko ibarra, Arbailetako mendigune kartsikoa, Baxenabarreko tontorra, Pagolako herria eta Landetako mugetaraino Iparraldeko ordokia……
Gure itzulia jaitsian segituko dugu lasaiki autoka aurkitzeko Muskildin.
Milesker zuzenki Pantxoari abisatzeagatik : egunonpantxoa@yahoo.fr
ez ahantz zure telefonoko zenbakia.
San Antoni kapera.
Agramont eta Luxe familia boteretsuen arteko bakearen ospatzeko kapera 1385an eraikia izan da.eta 1900ean bere kanpandorre kalbarioarekin berritua izan da. 1911an labaki batek erakin berriaren sute bat ondorioztatzen du. Murruak baizik ez dira xutik egonen. 1912an Muskildiko 447eliztarrek zeinutegi txiki batekin berrerarkia zuten.
San Antoni Ekainaren13an uztailaren bigarren igandean eta agorrilaren19an beila gune bat bilakatzen da.
- Desmaila : 520 m
- Difficulté : Zailatasuna
- Iraupena : 4h30
- Hitz ordua : Angeluko Quintaouko aparlekua
- Abiadura : 7h 30
Inscription
- EMAILEZ IZEN EMAITEA - ZUZENKI PANTXOARI - Urtarrilaren 26an arte
Elkartearen kide guzientzat irekia da, horrela beren hurbilekoentzat.
Gure helburua da lagun arteko momentu bat pasatzea eta euskara praktikatzea, GURE MAILA DENA DELA.
Gure helburua da lagun arteko momentu bat pasatzea eta euskara praktikatzea, GURE MAILA DENA DELA.
Rappel
Pantxoa MONÉ propose régulièrement, (généralement une fois par mois) une randonnée dont nous nous faisons le relais auprès de nos adhérents et leurs amis.
Toutefois il est important de noter que ces randonnées sont considérées d’ordre privé.
Notre responsabilité associative, celle non plus de Pantxoa, ne saurait être engagée dans le cadre spécifique de cette sortie.
Le Bureau Angeluko Ikasleak