
Euskarazko klaseak
Programa
BUBB maila
BBUB mailaren helburuak
Kurtsoaren helburua
- Kurtso honen helburua da ikasleak akuilatzea euskaraz hitza hartzen.
- Kurtso bat kasik ahoz baizik ez mintzatzeko, aditzeko, ulertzeko.
- Euskaraz bakarrik mintzatzen gara eta, ikasleek errepikatzen duten hutsaren teoria / gramatika lantzen dugu frantsesez.
- Lehenengo 4 mailetako nozioak bereganatu dituzteneri, ez diren eroso hitz egiten eta,ez diren adieraztera ausartzen ikasleeri zabaldua zaio.
Ahoz
- Gai soilez adierazteko gaitasuna, erranldi errexekin eta hiztegi ezagunarekin.
- Gai sinpleeri buruz bertze batzuk ulertzeko eta elkarrizketa soil bat buruz-buru egiteko gaitasuna, edo kurtsoaren barnean.
Ikastaro sekuentzia desberdinak euskaraz osorik :
- Ikasleek bat bertzearen ondotik hitz egiten dute aukeratutako gai bati buruz, hobe da idatziz ez prestatzea. Etxean prestatzea nahiago dutenek ez dute idatzitakoa irakurtzen (hau garrantzitsua da).
- Bertze ikasleek galderak egiten dizkiete eta gero elkarrizketa bat ezarri daiteke.
- Bakoitzak bere erritmoan eta bere gaitasunen arabera adierazten du. Zalantza eta hutsune asko dira elkarrizketan. Honek pazientzia eta errespetu handia eskatzen ditu parte hartzaile guzien partetik.
- Gramatika : Formatzailea hor da akatsak zuzentzeko. Gramatika ikasgai batera ekar dezaketen errepikatzen diren akatsak identifikatzen ditu (frantsesez egiten du kurtsoa).
- Hitz egiteko gai den edozer gauzatu daiteke: jostailuak, ikastaroan zehar eztabaidatzen dugun aurkezpen bat, eztabaidarako oinarri gisa balio duen filma (edo bideoa), gero antzezten ditugun antzerki edo ipuinak, etab.